Opila Eguna prestatzen ari dira Irunen

San Marko Egunarekin lotuta, Opila Eguna egingo dute ostegunean Irunen, eta batetik, San Martzial eta Guadalupeko zelaietara autobus zerbitzu berezia jarriko duela jakinarazi du. Autobusa doakoa izango da, eta batik bat gazteei zuzenduta dago “joan-etorriak erraztu eta modu berean, ibilgailuen zirkulazioa aritzeko”. Bi linea izango ditu zerbitzuak: bata San Martzialera eta bestea Guadalupera. Autobusak ordu erdian behin aterako dira. San Martzialeko linea 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:30era egongo da martxan, eta honako ibilbidea egingo du: Zubimuxu, Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Nafarroa hiribidea, Palmera-Montero, Arbes eta San Martzial. Guadalupeko lineak ordutegi bera izango du, baina beste ibilbide bat: Palmera-Montero, Nafarroa hiribidea, Colon pasealekua, Mendelu, aireportuko errepidea, Sokoa eta Guadalupe. Bestetik, Gizarte Ongizate Saila zenbait dendengana zuzendu da prebentzio neurriak jakinarazi eta adin txikikoei alkohola saltzea debekatuta dagoela gogorarazteko. Horrez gain, udalak bere webgunean 10 ideia egun dibertigarri eta osasuntsua pasatzeko dokumentua argitaratuko du. Zenbait aholku emango ditu alkoholaren arriskuak ekiditeko, intoxikazio etiliko baten aurrean zer egin… Dokumentu bera Irungo ikastetxe guztietara bidali du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.