Kataxulok zazpi urte bete ditu

Kataxulo Gaztetxiaren urteurrena

Kataxulo Gaztetxiaren urteurrena

Larunbatean egun handia ospatu zuen Kataxulo Gaztetxiak, bere zazpigarren urteurrena, hain zuzen. Egun osoko jaia egin zuten: ekitaldia, bazkaria, kontzertuak… Aste guztian zehar egon zen zerbait eta ostiralean Kataxulo Bertso Txapelketako finala jokatu zuten. Oier Aizpurua zarauztarrak jantzi zuen txapela eta bigarren postuan Maialen Akizu urretxuarra geratu zen. Horrela erabaki zuten epaimahai osatu zuten lau neskek: Mirari Martiarenak, Aintzane Toledok, Nerea Martiarenak eta Izaro Toledok. Iraitz Mateok eta Jon Otegik jarritako gaiei txukun jarri zizkieten bertsoak.
Oier Aizpurua bertsotan

Oier Aizpurua bertsotan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.