Itsaspeko zinema zikloa bihar iritsiko da Irunera

Donostiako Itsaspeko Nazioarteko Zinemaren Zikloko hainbat lan emango dituzte Irungo Amaia Kultur Zentroan bihartik hasita hilaren 26ra arte. Emanaldi guztiak 19:30ean hasiko dira. Honakoa da, egunez egun, egitaraua: Bihar apirilak 23, 19:30etik aurrera
  • Gasteropodoen Mundua. Egilea: Danny Van Belle (Belgika). 20 minutukoa da, gazteleraz.
  • Ilargi Beteko Izakiak. Egilea: Guillaume Levis (Frantzia). 50 mimutukoa da, gazteleraz.
Etzi, apirilak 24, 19:30etik aurrera
  • Palosko Lurmuturra (Bizitzako Urak). Egilea: Jose Luis Huertas (Espainia). 19 minutukoa da, gazteleraz.
  • Leihoak Itsasorantz. Egilea: Rafa Herrero (Espainia). 10 minutukoa da, gazteleraz.
  • Tentakuluak. Egilea: Egilea: Danny de Mauro (Kanada). 46 minutukoa da.
Hilak 25, osteguna, 19:30ean
  • Neskato Baten Mezua. Egilea: Carlos Villoch (Euskal Herria). 5 minutukoa da, gazteleraz.
  • Pielagoa. Egilea: Rafa Herrero (Espainia). 12 minutukoa, gazteleraz.
  • Bizi Indarra. Egilea: Satoshi Okabe (Japonia). 50 minutukoa, gazteleraz.
Hilak 26, ostirala, 19:30ean
  • Blues (diaporama, musikarekin). Egilea: Carlos Villoch (Euskal Herria). 5 minutukoa.
  • The Beast is Dead. Egilea: Leandro Blanco (Espainia), 5 minutukoa (musikarekin da).
  • Ondinesia. Egilea: Bruno Van Herck (Belgika). 50 minutukoa da, gazteleraz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.