Ipuin kontaketa izango da bihar Zuloaga Etxean
Bihar, hilak 23 (asteartea) euskarazko ipuin kontaketa saioa egongo da Zuloaga Etxean, Maite Franko kontalariarekin. Arratsaldeko seietan hasiko da eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduta izango da. Ohi bezala, gurasoek ateraino hurbildu daitezke haurrekin, baina ezingo dute areto barrura sartu. Horrela, kontalariaren eta haurren arteko konplizitatea lortzen da eta haurrek adi-adi jarraitzen dute kontaketa.