Hortzak erakutsiz amaitu nahi du liga Bidasoa-Irunek
Bidasoa-Irun eskubaloi taldeak Zilarrezko Mailako hirugarren postua lortu du, larunbatean Artalekun Alcobendasi irabazi eta gero (29-26), eta Puente Genilek Teucrorekin galdu eta gero . Bigarren itzuli zoragarria ari dira egiten irundarrak eta dagoeneko play-offetan aurkari izango dituztenen kontrako garaipenak lortuak dituzte.
Teucro izango da igoera kanporaketa jokatuko duen azken taldea. Kordobarren kontra lortutako garaipena eta gero hiru puntu ateratzen dizkio Torrelavegari Teucrok, bi puntu jokoan geratzen direnean. Hala, Juanfersa-Xixon taldea igoko da zuzenean Asobal ligara eta play-offa honako lau taldeek jokatuko dute: Bidasoa-Irun, Puente Genil, Alcobendas eta Teucro.
Hirugarren postuan jartzeaz gain, sasoiko dago Bidasoa-Irun eta igoera lortzeko hautagai ere bada. Izan ere, kanporaketan aurkari izango dituen taldeen aurka lehiatu da maiatzan ligan, eta hiruren kontra irabazi du Bidasoak.
Liga erregularra Bartzelonan bukatuko du Irungo taldeak, liderraren etxean, baina lanak eginda. Liga amaituta, denboraldiko eta azken urteetako partida garrantztsuenak jokatuko ditu taldeak, Asobal ligara itzultzeko aukera jokoan izango baitute.