Hibaikako eta San Juango nesken batelen urrezko dominak Legution

Senior Mailako San Juango emakumeen batela, garaipena ospatzen.

Senior Mailako San Juango emakumeen batela, garaipena ospatzen.

Euskadiko Txapelketa jokoan izan dute asteburuan Oarsoaldeko batelek. Kategoria guztien artean, bi txapela eta urrezko dominak eskuratu dituzte, San Juanek nesken Senior Mailan –HIbaika maila horretan laugarrena izan zen–, eta Hibaikak nesken Gazte Mailan. Aurretik Gipuzkoako Ligan nahiz Txapelketan egindako lan onaren segida izan da Arabako Legutioko urtegian egin dutena, eta orain Espainiako Txapelketaren bila joango dira, Kantabriako Camargora, hurrengo asteburuan. Lehen postu horiek, baina, ez dira izan postu aipagarri bakarrak. Mutilen Haurren Mailan San Pedro hirugarrena izan zen, eta Trintxerpe-Illunbe, berriz, laugarrena. Emakumeen Etorkizun Mailan, Errenteriako arraunlariak bigarrenak izan ziren, mutilen kadeteetan bezala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.