Adin txikikoek Interneten izan ditzaketen arriskuei buruzko ikastaroa Gamonen

Cristobal Gamon ikastetxean adin txikikoek Interneten izan ditzaketen arriskuen berri emateko ikastaro bat emango du  familiei zuzenduta. Ikastaro horretan, adingabekoek Interneten aurki ditzaketen arriskuez ohartarazteaz gain, hauen jatorria eta ondorioak argitu eta gurasoek har ditzaketen prebentzio neurrien gaineko aholkuak emango dituzte. Ikastaroa asteazkenean izango da, 16:30etik 18:30era Gamonen bertan. Saioa Bilboko Pantallas amigas elkarteak bideratuko du, eta 5. mailako ikasle nahiz euren familiei zuzenduta dago. Haurrei orri bat banatuko diete ikastetxean eta gurasoek bertan konfirmatu beharko dute ikastarora joango diren ala ez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.