Mugikorrean, berdeak

Aulki mugikorreko Gipuzkoako Ligako lidergoa sendotu du Hondarribia Arraun Elkarteak

Hamabost garaipen lortu zituen Hondarribia Arraun Elkarteak (HAE) larunbatean Orion egin zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako zazpigarren jardunaldian. Adin guztietan irabazi zuten hondarribiarrek, eta horrenbestez, sailkapen nagusietako lidergoak sendotu dituzte. Gehien puntuatzen duen zortzikoetan pilatutako puntuei esker, Gipuzkoako Ligako lau mailetan txapeldun izateko aukera asko dituzte berdeek. Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartea bigarren geratu zen haurretan eta kadeteetan, eta hirugarren gazteetan eta Helduen Mailan. Guztira, zazpi garaipen partzial eskuratu zituzten irundarrek larunbatean. Lau falta dira Liga amaitzeko lau jardunaldi falta dira. Lehen hiru jardunaldiak neguko jaitsierak izan ziren, Bidasoan egin zirenak. Gainontzekoak Orion egiten dira, linean. Hilaren 27an egingo dute zortzigarrena, hurrengoa maiatzaren 5ean, eta azken biak maiatzaren 25ean eta ekainaren 2an.

Sailkapena

Aulki mugikorreko liga Haurren Maila. 1.- Hondarribia (1.347 puntu). 2.- Santiagotarrak (1.247). 3.- Orio (942). Kadeteen Maila 1.- Hondarribia (3.093 puntu). 2.- Santiagotarrak (1.917). 3.- Orio (682). Gazteen Maila 1.- Hondarribia (1.871 puntu). 2.- Ur Kirolak (823). 3.- Santiagotarrak (576). Helduen Maila 1.- Hondarribia (967 puntu). 2.- Orio (682). 3.- Santiagotarrak (573).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.