Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Erasotua laztantzeko garaia

admin
Bidasoa
2013/04/19

Oiartzungo historiaren parte izateaz gain, Euskal Herrikoaren parte ere bada Beloaga. Erdi Aroko, II. Karlistadako eta 36ko gerrako lekuko zuzena izan zen, “lekuko isila, baina ez mutua”.

Lau pareta baino askoz gehiago da. Eraikin zaharra da, herriko zaharrenetakoa, eta herriaren kontrako erasoak pairatu dituena. Izan ginenaren eta garenaren erakusle, eta ukatu gaituztenei frogatzen diena herri bat ginela eta garela». Hitz horiekin definitu zuen Beloaga gaztelua Asier Legorburu Kultura zinegotziak, gazteluan bertan oroigarri bat jarri aurretik. Oiartzun Konkistaren Astea egin zuten orduan, iazko maiatzean, hain justu. Eta asteari ginga jartzeko Beloaga gazteluan oroigarri bat jarri zuten.
Iazko maiatzean jarri zuten oroigarria Beloagan

Iazko maiatzean jarri zuten oroigarria Beloagan

Normalean bezala, ginga jarri aurretik pastela egin beharra dago, bere osagai guztiekin eta osagai horiek biltzeko herriko lagun talde bat hasi zen, Txema Gaztelumendi, Joxe Etxezurieta eta Joxemari Iturrioz, beste hainbaten artean. 2010ean garbitzen hasi ziren ingurua. Jakin bazekiten Beloaga gaztelu nafarra izan zela eta iaz Nafarroaren konkistaren 500. urteurrena zela medio, Nafarroako bandera bertan jarri behar zutela pentsatu zuten. Horrez gain, dokumentazioa biltzen ibili ziren, baita harrituta geratu ere. Gazteluak aipamen historikoak zituela ohartu ziren. Ez ziren, ordea, Beloagaren aztarnaren atzetik zebiltzan bakarrak eta hori ikusirik hainbat bilera egin zituzten Aranzadirekin, Nabarralderekin eta Oiartzungo Udalarekin. Bandera gazteluan Pentsatu eta egin. 2011ko azken egunean, Nafarroako bandera jarri zuen Beloagan eta hurrengo urteko maiatzean oroigarria.
Nafarroako bandera jarri zuten unea

Nafarroako bandera jarri zuten unea

Bien bitartean, garbitzen jarraitu zuten eta Erdi Aroko zenbait aztarna azaltzen hasi zirela eta, Aranzadirekin jarri ziren harremanetan. Auzolanean eta Aranzadiren gidaritzapean indusketa lanak egin zituzten. Uste baino emaitza hobea atera zen: Erdi Aroko aztarnez gain, II. Karlistadakoak, 36ko gerrako geziak, dadoak, zeramikak… topatu zituzten, baita XIII. eta XV. mende arteko hainbat txanpon ere. Lekuko zuzena Oiartzungo historiaren parte da noski Beloaga gaztelua, baina ez da horretara soilik mugatzen, Euskal Herriko historiaren lekuko ere badela esan daiteke. Beloagaren lehen idatzizko aipamena 1200. urtekoa da. Gaztelako Alfontso VIII.ak Gasteiz gosearen bidez hartu eta gero, Durangaldea hartu zuen eta Nafarroari hainbat gaztelu konkistatu zizkion, Beloaga tartean. Hori horrela, gaztelako armadak Beloagara sartu ziren arte behintzat Nafarroako gaztelua izan zen Beloaga, “lur horiek Nafarroarenak ziren eta bere biztanleak nafarrak”, dio egindako Castillo Beloaga izeneko ikerketa lanean Joxemari Iturriozek. Ikerketa horren arabera, 1478. urtean oraindik orain Beloaga zutik zirauen. 1512an Albako dukea tropekin Nafarroara sartu zen eta erreinuaz geratzen zena konkistatu zuen. Konkistarekin batera, Cisneros kardinalaren agindua etorri zen: dorre nafarrak eraustea. “Eta ez bazen urtebete lehenago, Errege Katolikoek Irungo Gazteluzar gaztelua eraikitzea agindu zutenean, litekeena da Beloagako dorrea Cisneros kardinalaren aginduengatik erautsia izatea”. Beste gerretan erabilia Beloagatik geratzen zena beste gerra batzuetan erabili zuten. XIX. mendean, esaterako, liberalek gotorleku bat eraiki zuten. Azkeneko gerra karlistan gotorlekua karlistek hartu zuten eta gerra bukatu zenean ez eraisteko agindu zuten, aurrerago erabiliko zutela pentsatuz. 36ko gerran ere Beloaga erabili egin zuten, Beorlegui koronela uztailaren 23an Oiartzunen sartu zenean. “Milianoaek aurre egin zioten, baina uztailaren 27an Ortiz de Zarateren laguntza etorri zen eta Aiako Harrira zein Arkalera erretiratu behar izan zuten”. Gerra bukatu zen, baina Oiartzun barrakoiez bete zen. Langileen Batailoiak bidali zituzten hara, esklabo bezala lan egitera: “Oiartzunen hiru batailoi zeuden: bat Arkalen, bestea Babilonian eta bestea Aritxulegin”. Eurek eraiki zuten Jaizkibelgo errepidea eta Erlaitzekoa eta baita Aritxulegiko tunela ere. Joxemari Iturriozek argi du: “Beloagako gaztelua gure nafar identitatearen lekuko da eta Erdi Aroko gure historiarena. Lekuko isila, baina ez mutua. Hori horrela, kontserbatzen diren hondakinak babesteko esfortzu bat egitea merezi du”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.