Tokiko gobernu batzarrak kultur dinamizatzaile lanpostuaz hitz egingo du
Bihar bilduko da Errenteriako Tokiko Gobernu Batzarra, 08:00etan, eta hiru puntu landuko dituzte. Martxoaren 15eko aktaren gaineko tramiteak egin ondoren, kultur dinamizatzaile lanpostua denboraldi batez betetzeko deialdia egitearen inguruan eztabaidatuko dute. Biharko bilera, oinarriak onartzeko proposamena landuko dute. Hurrengo puntuan, berriz, Errenteriako Udalak dituen eraikinetarako gas naturalaren hornidura esleitzeaz jardungo dute.