Energiaz hitzegiteko bilduko da Herritarren Foroa ostegunean

Hondarribiko Herritarren Foroak bilera egingo du etzi, ostegunarekin, udaletxeko bilkura aretoan 20:00etan, Energia Iraunkorrerako Ekintza Planari buruz eztabaidatzeko eta bertan jasotzen diren neurriak azaltzeko. Hondarribiko Udalak 2011ko urriaren 26an sinatru zuen Alkateen Ituna eta hurrengo urtean Energia Iraunkorra Sustatzeko Ekintza Plana abian jarri zuen. Plan horrek hiru helburu zehazten dira, 2020. urtea baino lehen gauzatu behar direnak: berotegi efektua sortzen duten gases isurpenak %20 murriztea, energia kontsumoa %20 murriztea eta energia berriztagarriak %20 sustatzea. Alkateen Itunari buruz gehiago ezagutzeko bisitatu honako webgunea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.