Tarazonara joango dira Pontikako erretiratuak

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak txangoa antolatu du maiatzaren 4erako, eta Tarazonara (Zaragoza, Espainia) joango dira. Antolatu duten txangoaren barruan sartzen dira, hamaiketakoa, Talazona (Aragoiko Toledo bezala ezaguna) herria ezagutzea (udaletxea, etxe esekiak, zezen plaza zaharra eta Cinto auzoa), Castrejon gunean bazkaria, eta Monte Cierzo upategira bisita. Egun horretan, 08:30ean aterako dira Mikel tabernatik. Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko elkartetik pasatu behar da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.