Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mikel Asurmendi: Pellot biribila

admin
Bidasoa
2013/04/15
Aizpurdi karrikatik Beheko auzora arribatu nintzen martxoan. Beheko auzoa deiturik, inork gutxik daki non nabilen. Euskaldunok ere Bas-quartier deitu ohi dugu eta. Auzo zahar honetan, Arrizabaleta omen zeritzan alderdi honetan, erdarak dira nagusi, frantsesa zein gaztelania. Alta, auzoak baditu ukan bere-berezko ezaugarriak. Pellot biribilean gaude. Biribila edo biribilgune erranik ere, hitza arraro samarra zaigu. Euskaldunok, Hendaian ere, errotonda esaten baitiogu rond-point delakoari. Pellot biribila, Pellot karrika erdian dago, non bestela? Izan ere, hiri bideetako errotondak ez ote dira bada gure munduaren epizentroa? Metropolietako ibiltari motordunak bilakatu gara, errotondatik errotondara mugitzen garen automatak.

Hendaiaren eta munduaren epizentroan, iraganaren lekuko eta baserritarren gorazarre. Hendaiarrok ere karrika eta baserria bertatik bertara ditugu

Berezitasunak berezitasun, Pellot biribilean amaitzen den karriketako bat Rue des fermés deritzo. Euskaraz: Baserrietako karrika. Kontraesanak ezagutzen ditut, eta horixe ere mundiala! Xabier Amurizaren Kalera noa ihesi kantua gogoratzen zait! Iraganaren eta orainaren arteko uztartze bitxia Baserrietako karrika delakoa. Marijo Okindegia duzu alderdi horretan, eta horren parean baratze bat, polit antzean landua; Hendaiaren eta munduaren epizentroan, iraganaren lekuko eta baserritarren gorazarre. Hendaiarrok ere karrika eta baserria bertatik bertara ditugu! Txingudi badiara doan Pellot karrikan aitzina egin eta Belzenia pilotalekua dugu. Belzenia izenak adierazten duenez, alderdia beltzen etxea izan zen behiala. Kanpotar edo arrotzentzat egokitutako txokoa. Belzenia inguruan itsas portua zegokeen behiala. Herri muinoaren bestaldean beste portu bat ere bazegoen. Portu karrika horren lekuko. Portuak portu, karrikak karrika, baserriak baserri, horra pasadizo bat: 1990eko urteetan, Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketaren lehenbiziko kanporaketarik bat Hendaian izan zen; Belzenian. Bi auto heldu dira Pellot errotondara, bi autoetan datozenak bertsozaleak izaki. Lehena goitik dator, De Gaulle etorbidetik. Bigarrena berriz, Pellot karrikatik. Azken honen autoaren matrikulak 64 zenbakia du bereizgarri. Besteak: SS. Gazteak datoz honetan, ziztu bizian. Leihoak irekita dakartzate, burrunba izugarria entzuten da inguruan. Pellot karrikatik datorrenak du lehentasuna, alabaina (garai hartan errotondak eraikitzen hasiak ziren Hegoaldean) aurrenak bigarrenari aurrea hartu dio lotsagabeki. SS autoko gidari gaztea oihuka oldartu zaio 64 autoko gidariari: «Hi gabacho, noa ua? Ez al dek oaindik xeda-el-paso iten ikasi ala?!».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.