Hondartzan duna bat sortu dute

Duna hondartzarako

Espigoi aldean sortu dute duna

Hondarribiko hondartzan duna bat sortu dute, hareatzaren dinamika naturala berreskuratzeko. Aldundiaren ekimena da eta landarediaren bidez duna-kate bat sortu dute, hondartza idorrean, espigoiaren aldean. Azaldu dutenez, duna erabat bateragarria izango da hondartzaren gainontzeko zatiaren erabilerarekin. “Dunak teknika ekologikoen bidez sortzen dira, hondarra biltzeko sistema baten bidez; hala, egitura topografiko egokia sortuko da, eta hondartzaren azalera sendotzen laguntzeko landaredia landatu da”, adierazi dute. Hondarribiko hondartzak 80.000 metro koadroko azalera du eta, dunak, 4.650 metro koadro hartzen ditu. Hondarribikoarekin batera, Deban eta Orion antzerako ekimenak abiatu dituzte. Hondarribiko duna sortzeko 36.000 euroko aurrekontua erabili du aldundiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.