Albada taldeak kontzertu pedagogikoa emango du ostiralean

Kontzertu pedagogikoakAlbada antzinako musikako taldeak bosgarren kontzertu pedagogikoa emango du, ostiralean, 12:00etatik aurrera, Amaia Kultur Zentroan. Bertan, herriko ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute. Hala nola, Irungo La Salle, Erain, San Vicente eta Pilar ikastetxeetako 1. DBHko ikasleek. Guztira, 210 ikaslek parte hartuko dute. Bi ekitaldi egingo dituzte: lehenengoa 10:00etan, eta bigarrena, 12:00etan. Erdi Aroko eta Errenazimentuko musika entzun ahal izango dituzte ikasleek. Fernando San Martin Hezkuntza zinegotziak gogorarazi du taldeak bi urte egin dituela halako motako kontzerturik eman gabe, eta talde hori programa itzultzeak “ikasleei musikaren bidez denboran atzera egitea” ahalbidetuko dietela iritzi dio. Albadaren doinuak “harrigarriak” izango direla gaineratu du, eta publikoa “zur eta lur” utziko duela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.