Power Rangersek eskualdeko derbia irabazi dio Pinturas Nuñezi

Ezustekoa eman dute oiartzuarrek areto futboleko Lurraldeko Bigarren Mailako derbian, sailkapeneko laugarren tokian dagoen Pasai Donibaneko Pinturas Nuñez bere etxean garaituta. Atzo gauean jokatu zuten eta oiartzuarrek irabazi zuten, gol bakarragatik bada ere (3-4). Emaitza horrekin Power Rangers azkenaurreko postuan jarraitzen du, baina orain bi puntura du Zarautz eta hirura Intxaurrondo. Pinturas Nuñez, bere aldetik, laugarren tokian jarraitzen du, Gamon eta Gorka Margoak taldeen arteko partidaren emaitzaren zain.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.