Errenteria-Oreretak badu herri sagastia, Arramendin

Sagardo Egunaren 25. urteurrenaren harira, Arramendiko herri sagasti berrian lehen sagar zuhaitzak aldatu dituzte gaur goizean. Errenteriako Udalak emandako eremuan aldatu dituzte zuhaitzak, baina goizeko ekimena hortik harago joan da: herriko Sagardo Eguna 25 urtez egitea posible egin dutenak bereziki omendu nahi izan dituzte —boluntarioak, sagardo egileak, herriko elkarteak…—, baita egunean lagundu, eta egun ez dauden kideak ere. Denetik egon da ekitaldian, tartean txalaparta, irrintzilariak, dantzariak, bertsolariak. Herritar ugari bildu da ere Arramendi aldean. Ondoko bideoa eta irudiak bertakoak dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.