'Berria'-ren hamargarren urteurrenaren lehen ekimena, Errenteria-Oreretan
Niessen kulturguneak jaso zuen atzo arratsean Berria Taldeak euskarazko egunkariaren komunitateari eskerrak emateko, eta horri hamar urteen gaineko azalpenak emateko abian jarri duten kultur bira. Hala, Berria-ren bilakaerarekin bideoa eta egunkariko kideen azalpenak entzuteaz gain, Metrokoadroka taldeak Zertarako hegoak antzezlana aurkeztu zuen lehen aldiz. Ia bete zen Niessen, ekimenak harrera oso ona izan zuen.

