Jon Maia gonbidatzeagatik zoriondu du Apirileko Feria Julen Mendozak
“Komunitate ezberdinen arteko hurbilketan Jon Maia bertsolaria Apirileko Feriako egitarauan barneratzeagatik” zoriondu du Concha Rociera elkartea Julen Mendoza alkateak.
Errenteria-Oreretan dauden kultura guztiak “herriaren parte” direla esan du, eta “denoi dagokigu guztioi horiengana hurbiltzea”. Euskal kulturaren eta beste batzuen arteko erasorik ezin dela onartu gaineratu du, eta denena dena “kultura horiek guztiak elkar ezagutu eta elkarrekin bizi daitezen lortzearen ardura”. Zentzu horretan, Concha Rociera elkarteak esandako hitz batzuekin bat egiten duela esan du: “Ezagutzen ez dena maitatu ezin daitekeena”.
Era berean, ekitaldi horiek “euren jatorrizko lurraldea utzi beharrean aurkitu ziren pertsonei egiten zaien aitorpena” direla iritzi dio.
Gaur hasiko da Apirileko Feria, eta hiru egunez, zenbait ekintza izango dira. Alkarteak horietara guztietara gonbidatu ditu herritar guztiak, “ni bertan izango naiz, eta horregatik eskatzen diet antolatzaileei, beti egin ohi duten moduan, andaluziar Fino pixka bat niretzat gordetzea”.