'Argia': "Pasaiako kanpo portuak ez ditu estatistika kontrolak gainditzen"
Argia astekariak egin duen ikerketa lanaren arabera, Pasaiako kanpoko portuaren egitasmoak ez ditu estatistika kontrolak gainditzen. Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko lan batean oinarrituta, kanpoko kaiaren neurriak eta trafiko aurreikuspenak ez dira ingeniaritzaren ikuspegitik fidagarriak, erabilitako datuak eskasegiak baitira. Halaber, lan berak erakusten du urtean 110.000 edukiontzi mugitzeko espazioa badagoela badia barruan.

