Inpresio eta sentsazioak izeneko erakusketa jarri du Priscila Arandiaga Gil gazteak Mikelazulo kultur elkartean, eta apirila osoan zehar ikusteko aukera izango da. Arandiaga valentziarra da, baina duela hilabete batzuk Donostiara joan da bizitzera, eta hala, bere artea hemen erakustea erabaki du. Erakusketa horretan, ilustrazioak ageri dira gehienbat, baita pintura akrilikoan ere. Gaiei dagokionez, sentimenduak, emozioak eta pentsamenduak irudikatzen ditu Arandiagak.