Udalen erreformaren kontrako mozioa aurkeztu du Ezker Anitzak
Errenteriako Ezker Anitza-IUk mozio bat aurkeztu du Espainiako Gobernuak tokian tokiko administrazioak arrazionalizatu eta jasangarri izateko proposatu duen lege aurreproiektua atzera botatzeko. “Ez da erreforma, eraispen bat baizik”, esan du Ezker Anitzak. Horrekin batera, “antolamenduaren egitura arrazionalizatzeaz hitz egiten ari denean, zerbitzuak eta erakundeen tresnak pribatizatzeari buruz” ari dela iritzi dio. Modu horretara, “tokiko demokrazia ahuldu” nahi duela uste du, “bere konpetentziak murriztuz”.
Legea aurrera ateraz gero ekarriko dituen ondorioetako bat udalak “hustu eta murriztea” izango dela azaldu du Ezker Anitzak, baita honakoak ere: aurrekontuetan oreka betetzeko printzipioak urratzen dituzten udalak interbenitzea; tokiko administrazioko funtzionarioei estatuko izaera ematea; zerbitzu publikoak pribatizatzearen aldeko apustua egitea; zerbitzu publikoa, hezkuntza, osasuna, gazteria eta ingurumena sustatzeko konpetentziak kentzea; udalak bere burua antolatzearen eta tokiko autonomiaren printzipioa kentzea…
Hori dela eta, Errenteriako Udalbatzari erreforma horren kontra azaltzeko eskatu dio Ezker Anitzak.