
Herritar batek OARSO BIDASOKO HITZAra bidali duen argazkiaren arabera, gaur bertan deialdia egin dute atez ateko hondakinen bilketa egiteko udalak jarri dituen zintzilikarioak kentzeko. Izenpetu gabeko afitxetan zehazten denez, Altamira auzoko 17. atarian azaltzera deitu dituzte bizilagunak 20:30ean.
Lezoko Gobernu Batzordeak gaur eguerdian egin duen agerraldian jakinarazi duenez, joan den astean zintzilikarioak kendu zituzten hiru herritarri espedientea zabaldu diete, eta haiek kendu eta apurtzeagatik 1.000 eta 3.500 euro arteko isuna izan dezakete.