Presoen aldeko barrikotean, hurrengo ekimenak iragarri ditu herri bilguneak
admin
Bidasoa
Presoen aldeko barrikotea egin zuten larunbatean Oiartzunen, urtero bezala, Karrikako Artaso elkarteak eta Herrirak antolatuta. Lepo bete zen Elorsoro kiroldegia.
Aurten, Ramon Sagarzazuk egin du txotxa, espetxetik atera den azken presoak. Sagarzazuk, gogoan izan zituen oraindik barruan daudenak, eta bertso batzuk eskaini zizkien.
Afariaren ondoren, hainbat sari zozkatu zituzten, eta Alaia Martinek bertsoak jarri zizkien saridunei.
Hurrengo ekimenen berri
Bost minutuko bideo bat ere eman zuten kiroldegian. Bertan, 1.200+, tarterik ez! ekimenaren berri eman zuen Herrirak. Herri Bilguneak, datozen mobilizazioen berri eman zuen:
“Bilboko sokari tiraka, han bildutako indar metaketa eta txinparta ezin ditugu itzaltzen utzi. Hori dela eta, euskal preso eta iheslariek bizi dituzten salbuespen neurriei behingoz amaiera eman behar diegu. 1.200+, tarterik ez!, horixe da espainiar eta frantziar estatuei oiartzuarrok esango diegu. Izan ere, horixe baita dispertsio politikaren erruz herritik presoenganaino dugun distantzia. Bakoitzak bere eremutik ahal duena eginez, denok bide berean jarriko gara, preso eta iheslariak etxean nahi ditugulako, euren eskubideen jabe. Beraz, uztailean distantzia hori txikitzeko martxa antolatuko dugu, ez dugu erronka makala. Hilean behin burutuko ditugun ekimenek norabide horretan jarriko dituzte oiartzuarrak. Bilbora joateko herria hustu genuen bezala, oraingo honetan ere herria hustu behar dugu. Oiartzun eta herriko presoen artean tarterik ez dagoela adieraziko dugu. Ez da lotan egoteko garaia, esnatu Oiartzun eta esnatu oiartzuarrak, 1.200+, tarterik ez!“.
Uztailera arte honakoak iragarri dituzte, besteak beste: Espetxe patioa, Eman buelta biribilguneari, azken ostiralak, ostiraletako elkarretaratzeak, auzoetan karteladak eta ekiimenak, sinadura bilketa, mozioa eta espetxeetara martxa”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.