Pasaiaren aurrera urratsa Hirugarren Mailari eusteko

Sasoi hasierako helburua betetzear da Hirugarren Mailako Pasaia futbol taldea. Larunbatean 2-1 gainditu zuten Baskonia taldea Don Boscon, mailari eusteko premiazko partidan. Hiru puntu horiekin, ia emantzat jo daiteke beste urtebetez jarraituko dutela antxotarrek maila horretan, jaitsieraren marra gorria (hemezortzigarren postua) zazpi puntura dutelako. Hala ere, ezin dute lokartu, maila guztietan gertatzen den moduan, behean sailkatutakoek gogor tenkatuko dutelako sailkapenaren soka, hortaz, etxeko partidak baliatu behar dituzte batez ere zuri-gorriek puntuak pilatzeko, eta egungo 38 puntuetatik 43-44ra igotzeko. Hau da, mailari eusteko. Hurrengo partida Beasainen zelaian jokatuko du Pasaiak, larunbatean. Bagoneroek 41 puntu dituzte, eta Gipuzkoako derbian garaile izanez gero, mailari eusteko borroka ia irabazitzat lukete antxotarrek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.