Enpleguaren nondik norakoak ezagutzezko galdeketak egingo dituzte Hendaian
Apirilaren 15etik maiatzaren 10a bitarte, INSEE Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Institutu Nazionalak Hendaiako hainbat etxetan galdeketak egingo ditu enpleguaren nondik norakoak ikertzeko. Ikerketa horren bidez jakin ahal izango da zenbat jende dagoen lanean, langabezian edota erretretan. Lan baldintzen bilakaera, 15 urtez gorako pertsonen lan ibilbidea eta heziketa ezagutzeko iturria ere bada.
Datu horiek jakin ahal izateko, hiruhileko guztiz 50.000 bizileku ikertzen dituzte. Sei hiruhilero jarraian ikertuko dituzte eta lehen eta azken galdeketarako ikerlaria etxera joango da. Bitarteko aldietan telefono bidez egingo dituzte galderak.
Hendaiako herriko etxeak adierazi duenez, ikerlariak txartel ofiziala izango du lana egiaztatzeko.