Ahalduntze ikastaro irekia egingo du bihar Emekik

Emeki emakume elkarteak antolatuta, Jenero eta ahalduntzeari buruzko formazio ikastaroa burutuko dute bihar arratsaldean elkartearen egoitzan (San Pedro kalea, 37). Ohi bezala, Neus Albertos berdintasun teknikariak zuzenduko du ikastaroa. Emekitik adierazi dutenez, parte hartzea irekia da: “Tailer hauek dohainik eta irekiak dira edozein emakumerentzat. Parte Hartzea librea da eta uste baduzu ezagutzen duzun emakumeren batek gustura etor litekeela, animatu ezazu etortzera”. Tailerraren iraupena lau ordukoa izango da, 16:00etatik 20:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.