Klasikoen musika entzungo da gaur eta bihar Hondarribian

Atzo Fermin Muguruzak Psilocybenean ezusteko emanaldia eskaini eta gero, hiru kontzertu antolatu dituzte gaur eta biharko herrian. Eta hirurek komuneko gauza bat izango dute, hots, klasikoen bertsioak entzuteko parada izango dela. Gaur zita bikoitza izango da, Banakon eta Uxoa, Txiplaoko tabernan Irungo Octopus’s Garden taldeak The Beatlesen abestiak joko ditu eta Butroi pasealekukoan The Wedding Band ariko da; donostiarrek rock bertsioak egiten dituzte. Bi emanaldiak ordu berean hasiko dira, 22:30ean, doan. Eta bihar, larunbarekin, hard rockaren sortzaileen doinuak entzungo dira Banakon, Irungo Zordak bandaren eskutik. 22:30etik aurrera, eta sarrera gabe, ZZ Top, Deep Purple, Led Zeppelin eta abarren abesti ezagunak moldatuko dituzte. Gainera, taldeko partaide berriak aurkezteko baliatuko dute irundarrek Banakoko emanaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.