Truk Txapelketa egingo dute bihar Makutxon
Truk Txapelketa egingo dute Makutxo tabernan. 23:00etan hasiko da lehia, eta lehenengo hiruentzat sariak prestatu dituzte: txerrikume txikia eta bi ardo botila lehenengo bikotearentzat; Makutxon afaria bigarrenarentzat; eta bi ardo botila hirugarrenarentzat.
Apuntatu nahi dutenek, garaiz ibili beharko dute, 20 bikotera mugatu baitute parte hartzea. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Errepeska ere izango da.