The Wedding Band taldeak irekiko du apirileko egitaraua Uxoa tabernan
Men of Rock musika elkarteak apirilan Uxoa tabernan antolatuko dituen kontzertuen berri eman du. Ohi bezala kontzertu guztiak ostiraletan izango dira, 22:30ean eta sarrera doan. The Wedding Band taldeak joko du aste honetan, hilaren 5ean. Donostiako laukoteak rockaren klasikoak joko ditu Butroi pasealekuko ostatuan.
Hurrengo kontzertuak honakoak izango dira: The Romanticos (hilak 12), Blend (hilak 19) eta Octopus’s Garden (hilak 26).