Herrirarentzako spota grabatuko dute igandean
Igandean, 12:00etatik aurrera, Herrirarentzako spot bat grabatuko dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Spot hori grabatzeko herritarren laguntza behar dute figurazio lanak egiteko. Horrenbestez, ahalik eta herritar gehien azaltze aldera, errenteriar guztiak gonbidatu ditu euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri mugimenduak ekintza horretan parte hartzera.