Idoia Beratarbidek erakusketa jarri du Legazpin
Legazpiko Juan Cruz ileapaindegian erakusketa jarri du Idoia Beratarbide artista oiartzuarrak. Koadro horietan ilea da protagonista. Pintura eta ilustrazioak baliatuta egindako margolanak dira.
Koadro horiek, Memoria zulatua bildumakoak dira. Bilduma horretan, bere aurrekoen bizitza izan du abiapuntu Beratarbidek, “norberaren memoria aurreko belaunaldiekin sortzen baita”. Haien aztarnak, oihartzunak, bizipenen markak arakatu ditu orainaren begiekin, “eta sortzen ditugun esperientzia berrietan”, aurrekoen bizipenen itzalak islatu ditu.