Banaiz Bagararen euskara klaseak martxan dira berriro
Irune Balentziaga Euskara zinegotziak gogorarazi duenez, Aste Santuko oporren ondoren, abian dira berriro Banaiz Bagararekin batera Errenteriako Euskara departamenduak martxan dituen euskara klaseak. Ikastaro hori egunerokotasuneko egoeretan euskara erabiltzera zuzenduta daude, lagun artean, kalean edo lanean. Gurasoentzat ere erabilgarriak dira, euskararen gaineko ezagutza handitzeko.
Klaseak astean behin izaten dira, eta euskara era sinplean ikasten dute. Hala nola, euskal kantak eta dantzak ikasten dituzte.
Balentziagaren arabera, askotariko jatorrietako jendeak parte hartzen dute ikastaro horietan, eta horrek “kultur aniztasunean” eragiten duela esan du: “Munduko hainbat kultura eta hizkuntza batzen dira euskara lotura nagusia izanik”.
Astelehenero elkartzen dira, 15:30etik 16:30era, Lau Haizetera elkartearen egoitzan (Pablo Iglesias 11, EuskoTren geltokiaren parean). Informazio gehiago lortzeko bi telefono zenbaki jarri dituzte eskura 645 73 38 18 (Petra Elser) eta 943 44 96 13.