Atez ateko hondakinen gaikako bilketa sistemarekin hasi aurreko azken faseari ekin dio azken asteetan Lezoko Udalak eta zintzilikarioak jarri dituzte kaleetan. Horren harira, udal brigadako langile eta zinegotzien aurka izan diren “hainbat boikot ekintza” salatu ditu Gobernu taldeak: “Mehatxuak eta irainak jasan dituzte zintzilikarioak jartzen ari ziren bitartean, eta egindako lana ere zapuztu nahi izan dute hainbat zintzilikario kenduta”.
Horrenbestez, “krispazioa hauspotzen duten ekintza eta eraso pertsonal oro” gaitzetsi du Gobernu Batzordeak publiko egin duen adierazpen instituzionalean, eta “ongizate iraunkorraren bidean tinko” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.
Adierazpen instituzionala_Lezoko Udala