Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean Kasino Zaharrean, 18:30etik 21:00etara. Gipuzkoako Odol Emaileen elkarteak hilabetero egiten du odola emateko deialdi bat herrian eta herritar guztiak deitu dituzte ekimenarekin bat egin eta odola ematera. Hemezortzi urtetik gora izatea eta osasun arazorik ez edukitzea dira odola emateko bete beharreko baldintzak garrantzitsuenak (
ikus baldintza guztiak).