'Komunikazioa-Inkomunikazioa'-ren entsegu publikoa egingo du Kukaik

Estreinatu berri duen Komunikazioa-Inkomunikazioa lanaren entsegu publikoa egingo du Kukai dantza konpainiak datorren asteartean, hilak 9, Errenteria Hiria Kulturguneko Dantza Gela Nagusian (3. solairua), 19:30ean. Sarrera mugatua da, eta gonbidapenak beharko dira; dantza[a bildua]kukai.info-ra idatzita lor daitezke. Azken lanean, “hitz bihurtzerik ez dagoena hitzetara eraman, sentitu ezin daitekeena sentitu edo imajinatu ezin daitekeena imajinatu” nahi izan du Kukaik Tanttaka Teatrorekin batera. Hala, agertokia “pertsona ezberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku” bihurtuko dela aurreratu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.