Aldi baterako enpresa mediku lanpostua eskaini du Errenteriako Udalak. Eskatzen duten titulua Medikuntza eta Kirurgiakoa da eta horrekin batera, Laneko medikuntzan espezializatua egotea edo Enpresako mediko diploma edukitzea. Eskaerak hilaren 9ra arte aurkez daitezke udaletxeko erregistroan. Oinarriak 2013ko martxoaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen dira, baita udaletxeko informazio bulegoan edo
www.errenteria.net webgunean.