Arditurriko datu termopubliometrikoak berreskuratu dituzte

Arditurri estazio termopubliometriko bat egon zen 1946tik 1984ra arte (meategia itxi zuten arte). Orain arte, datu horiek galdutzat ematen zituzten adituek, baina Aemet Espainiako Estatuko Agentzia Metereologikoak jakinarazi duenez, datu horiek berreskuratu dituzte. Oraindik ez daude webgunean zintzilik, baina lehenbailehen digitalizatu eta webgunera igotzea espero dute. Datu bitxi bat jakinarazi dute bitartean: 1974ko urrian, metro koadroko 706 euri litro bildu zituzten bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.