
Zordak bandako kideak (arg: Jon Iraundegi)
Larunbatean, hilaren 6an, Irungo Zordak rock bandak taldekide berrien aurkezpena egingo du Banako tabernan emango duten kontzertua probestuz. Rock talde klasikoen moldaketak egiten ditu Zordak bandak: ZZ Top, Deep Purple, Bad Company, Led Zeppelin, Free… eta Banakon taldekide berrien aurkezpena egingo dute.
Emanaldia 22:30ean hasiko da eta sarrera doan izango da. Banako taberna Txiplao industria Gunean dago eta, taberna izateaz gain, kultur arloko hainbat ekitaldi antolatzen ditu. Hil honetarako, Zordak, Octopus’s Garden eta Kherau taldeen kontzertuak, Iker Acero bidaiariaren hitzaldia eta Angel Gonzalez Katarainen grabaturiko
Habanako Zazpi Kale dokumental sortako bi emanaldi prestatu dituzte (
ikus programazioa).