Haurrentzako ekimenak arratsaldero, Oiartzunen

Kale ekintzaren harira, hainbat ekimen izango dira aste honetan ere Oiartzunen, arratsaldero:
  • Apirilaren 2a, asteartea. 17:00etan, Madalensoro atzeko kantxan: hockey ikastaroa, hockey jokalarien laguntzarekin.
  • Apirilaren 3a, asteazkena. 17:00etan, Doneztebe plazan: harriak bildu, margotu eta herrian zehar jarri. Asmoa, Altzibarko errekara joatea da.
  • Apirilaren 4a, osteguna. 17:00etan, Doneztebe plazan: Asiako liztorren aurkako tranpak egitea, herriko erlezainen laguntzarekin. Helduen, gurasoen… laguntza ere eskatu dute.
  • Apirilaren 5a, ostirala. 17:00etan, Doneztebe plazan: merkatrukea. Haurrei, trukatu nahi dutena eramateko deia egin diete.
  • Apirilaren 6a, larunbata. 10:00etan, Atamitxeko bidegorrian. Oiartzungo Irrien Lagunekin, familian bizikleta irteera, Oreretako hormachic-ak bilatzera. Kaskoa beharrezkoa da. Bizikletan irteera egin nahi ez dutenekin ere hitzordua jarri dute, 11:00etan, Errenteria-Oreretako Zumardian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.