Danborradarako entseguak hasiko dituzte Pontikan
Pontikako San Marko Jaietara begira jarri dira auzo horretako bizilagunak, eta dagoeneko jaiak prestatzen hasi dira. Gaur bertan, danborradako entseguak hasiko dituzte. Astearte eta ostegunetan izango dira, 19:00etan, auzo elkartean. Izena emateko auzoko taberna nahiz Gaztelekura jo behar da.