Auto elektriko bat proban du Irungo Udaltzaingoak

Irungo auto elektrikoaIrungo Udaltzaingoak hilabetez auto elektriko bat proban izango du. Irungo Renault kontzesionarioak utzi die udaltzainei Twizy modeloko autoa, eta hirian ohiko lanak egiteko erabiliko dute udaltzainek auto elektrikoa. 90 kilometroko autonomia du, eta lagata dagoen arren, udalak jakinarazi du merkatuko prezioa 6.000 eta 7.000 euro artekoa dela. Goizane Alvarez Udaltzaingoaren udal arduradunak nabarmendu du hilabeteko proba epea bukatzen denean autoa erosteko konpromisorik ez duela udalak. 2006tik gasolina eta elektrizitatea erabiltzen dituen autoa du Irungo Udalak, eta iaz motor elektrikoa erosi zuen. Hortaz, proban dutena gasolina bakarrik erabiltzen ez duen hirugarrena da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.