Korrika zuzenean emango du Zintzilik Irratiak

Korrikaren etorrerarekin batera, Zintzilik Irratiak saio berezia emango du, 00:00etatik aurrera, FM 100ean. Saioan Pasai Donibanetik Oiartzunerainoko ibilbidea emango du zuzenean, eta era berean, zuzeneko konexioak egingo dituzte Donibane, Lezo eta Errenteria-Oreretarekin, kaleetako giroa jakinarazteko eta korrikalari, eragile nahiz euskalakariekin izango dira. Egunero ari da Erretegia saio informatiboan Korrikarekin zuzeneko konexioa egiten Zintzilik Irratia. Korrikari buruzko albiste guztiak Zintziliken webgunean topa daitezke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.