Kolorez jantzi dute Niessen landareek

Lore eta landareak izan dira nagusi gaur goizean Xabier Olaskoaga plazan, Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatuta. Garaiko landareak, barnerako zen kanporako landareak, zuhaixkak, jaten diren fruitu txikien zuhaixka ekologiko, landare aromatikoak, bonsaiak, kaktusak… era guztietako lore zein landareak ikusi ahal izan dira. Zazpi landare haztegik parte hartu dute: Usurbilgoko Aranburu nahiz Urtineak, Tafallako El Montañesek, Oiartzungo Zunoiarrek, Irungo Irun Bonsaik, Errenteria-Oreretako Islaya Kaktusak eta Zarauzko Lurberryk. Behemendi 2002. urtetik ari da baserriko produktuen feriak antolatzen lehen sektorearen beherakada eta erosleen ohitura aldaketa dela eta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.