Korrikaren Bidasoko lekukoak, xehe-xehe

Igandeko 02:36an sartuko da Korrika Bidasoan. Handik aurrera hainbat norbanako, elkarte eta eragilek hartuko dute AEKren herri ekimenaren testigua. Honakoak dira, xehe-xehe, lekukoak eramango dituztenak:
  • 2480 kilometroa, Irungo Mendizaleak elkartea (02:36an, Usategietan).
  • 2481 kilometroa, Irungo CAF lantegiko LABeko kideak (02:38, autopista gaineko zubian).
  • 2482 kilometroa, Elatzeta ikastetxea (02:39, Ureder industrialdean).
  • 2483 kilometroa, Elatzetako Auzo Elkartea/CAF lantegiko sekzio sindikala (02:46 Errepublika eskolan, 02:49 Landetxako bus geltokian, 02:51 Arretxe gaineko bus geltokian).
  • 2484 kilometroa, Lakaxita gaztetxea eta eragileak (02:53, trenbide gaineko zubian).
  • 2485 kilometroa, Txingudi Ikastola (02:58, Puianako bus geltokian).
  • 2486 kilometroa, Amuteko Auzo Elkartea/Emeki Emakume Elkartea (03:05, Mendeluko semaforoan, 03:08 Gabarrari kalea).
  • 2487 kilometroa, Hondarribia Arraun Elkartea (03:12, aireportuko bus geltokian).
  • 2488 kilometroa, Hondarribiko Udala/Talaia ikastetxea eta institutua (03:25 udaletxean, 03:28 San Pedro kalearen hasieran).
  • 2489 kilometroa, Arrantzaleen Kofradia, (03:31n, Hondar jatetxearen parean).
  • 2490 kilometroa, Olagarro elkartea/Hondarribiko EH Bildu (03:38 Olagarron, 03:42 Talaia ikastetxean eta euskaltegiaren sarreran).
  • 2491 kilometroa, Plaiaundi Institututa (Arkol igoerako bidegurutzean).
  • 2492 kilometroa, Hondarribiko EAJ/Irungo EAJ (03:44, Amuteko bus geltokian, 03:48 Txanpa elkartearen ondoan).
  • 2493 kilometroa, Euskadiko Kutxa-Iparra Lankide/Pio Baroja eta Bidasoa institutuak (03:51 Irungo Gurutze Gorrian, 03:54 Txanaleta plazan).
  • 2494 kilometroa, Irungo Udala/Eguzkitza ikastetxea (03:57 Anbulatorioan.
  • 2495 kilometroa, Moskuko tabernak/Kemen Dantza Taldea (04:04 Moskun, 04:07 tunela pasa, Junkaleko eliza).
  • 2496 kilometroa, Irungo EKT/Betti Gotti Euskara Taldea (04:10 Santiago kaleko iturrian, 04:17 Galeko biribilgunea pasata).
  • 2497 kilometroa, Irungo eta Hendaiako AEK (04:17 Santiago zubi ondoko skate parkean).
  • 2498 kilometroa, Antxeta Irratia/Akelarre (04:23, Hendaiako tren geltokian).
  • 2499 kilometroa, Hendaiako ikastola/Herriko Etxea (04:30, Irandatzeko biribilgunean).
  • 2500 kilometroa, Sokoa enpresa/GECT Euroregion Aquitaine-Euskadi (04:36, Total gasolindegiaren ondoan).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.