Korrika Lezotik zehatz-mehatz

Etzi helduko da korrika Lezora 00:45ak aldera, Donibanetik. Guztira lau kilometro egingo ditu bertan euskararen aldeko lasterketak eta lau lekuko aldaketa izango dira.
  • 2458 km. Lezoko Udalak hartuko du lekukoak 00:45ean, Pasai Donibanera doan bidetik jaizkibel etorbidera eramateko.
  • 2459 km. Lezo Herri Eskolak eta Institutuak hartuko dute lekukoa 00:47an, jaizkibel etorbidetik Gurutze Santuaren Plazara eramateko.
  • 2460 km. Pasaia-Lezo Lizeoko Guraso elkarteak hartuko du lekukoa,00:50ean, Plazatik Oroitzene euskaltegira eramateko.
  • 2461km. Udal langileek hartuko dute lekukoa 01:00etan, Euskaltegitik Renfeko biribilguneraino eramateko. Bertan Errenteria-Oreretak hartuko du lekukoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.