Larunbatetik iganderako gauean pasatuko da Korrika Errenteria-Oreretatik, eta ekitaldi nagusia gauean izango bada ere, egunetik hasiko dira
berotze ariketak egiten. Hala, eguerdian, 14:30etik aurrera, herri bazkaria egingo dute Zumardian dagoeneko jarrita dagoen karpan. Bazkarira joateko txartelak behar dira, eta Arkaitzan eta Xenpelar AEK euskaltegian eros daitezke.
Arratsaldean, zehar, herri musika eta dantzei egingo diete tartea, eta arratsean, Ze Esatek taldearen kontzertua entzuteko aukera izango da, Zumardiko karpan.
Egitaraua
- 14:30: Herri bazkaria, Gamon Zumardian.
- Ondoren: Kantu-kantari ariko dira euskal kantak abestuz, abeslari batzuen laguntzarekin.
- 18:00: Triki poteoa, herriko kale eta tabernetatik.
- 19:30: Omenaldi ekitaldia egingo dute, Zumardiko karpan.
- 20:00: Ze Esatek taldearen kontzertua, Zumardiko karpan.