
Zutik, ezker-eskuin: Jorge, Lezoti, Jabi eta Txema. Eserita: Luismi eta Genis.
Azken bi urtetako lanaren emaitza aurkeztuko du etzi NoNguayaz taldeak:
Koloretako mundua diskoa. 21:15ean, Jabier Barandiaranek prologoa egingo du Goiko Eskolan. 21:30ean, diskoaren zortzi abestiak aurkeztuko dituzte. Diskoan parte hartu duten lagunak ere bertan izango dira: Joxemi
Grillo, Beñat kortajarena, Aier, Oscar M., eta Luisma.
Diskoan, euren musika estiloa bildu dute Lezotik, Luismik, Txemak, Jabik, Genisek eta Jorgek. Lehengo bidetik jarraitu dute, euren estiloa finkatzen, funky-aren bidetik. Baina berezia dela gogorarazi dute, Lezotik nabarmendu duenez, “estilo hori ez baita asko jorratzen hemen”. Beraiei gustatzen zaie eta hori da beraien arima.
Taldea osatu baino lehen, bakoitzak bere istorioa zuen. Denak zebiltzan musikaren munduan, baina musika hezkuntza ezberdina zuten. Elkartu zirenean, erabaki zuten funky-aren bidetik joatea, rock aldera joaz. Horrela egin zuten lehen lana:
Funkyriki. Lehen bi urtetako lana izan zen.
Hurrengo bi urteeko lana da, berriz,
Koloretako mundua. Hitz joko bat da, taldearen izena bera bezala. Lezotik azaldu du: “Fisikoki diskoa gorria beltza eta txuria da, baina koloretako mundua dago barruan, aniztasuna… Horien inguruko lana da, baina erroak ahaztu gabe, nondik gatozen ahaztu gabe”. Musika “koloretsua” egiten dutela dio Genisek: “Nahasketak egiten ditugu: rock, reggae, soul, jazz pixka bat, ska… baina zrebait propioa sortuta. Gure musika pozgarria, dantzagarria da… kolore lehertze bat, azken finean”.
Eskerrak
Diskoaren aurkezpenaren berri ematearekin batera, eskerrak eman dizkiete taldekideek Oarsoaldean euren lana babestu duten guztiei. Eta bereziki Arraguako bizilagunei, eta Goiko Eskolako lagunei. Genisek azaldu du zergatik: ” Pazientziagatik, eta izan duten pazientziarengatik [barre egin du]”. Ohar bat ere helarazi die horiei guztiei: “Jarrai dezatela gu aguantatzen. Izan ere, sekula baino gogo gehiagorekin gatoz lan honekin”.
Horrez gain, Goiko Eskolari abestia ere egin diote:
Goiko Eskola izena du. Bertako filosofia erreibindikatzen duen abestia da. Izan ere, berez, taldeak Goiko Eskoloaren adin berdina du 12 urte inguru, baina izenak eta taldekideak aldatzen joan dira. NuNguayazek, izen horrekin, lau urte bete ditu.
Azkenik, Genisek gogorarazi du, edozein tokitan jotzeko prest daudela, diskoaren aurkezpenetik aurrera. Beraz, horretarako interesa duenak, edo diskoa eskuratu nahi duenak hainbat bide ditu taldekideekin harremanetan jartzeko:
Myspace-n,
Facebook-en edota
mail bidez.