Etzi, Uraren Mundu Eguna izango da, eta aitzakia horrekin Fanderia nahiz Galtzarabordako igerilekuetarako eta Fanderiako hidromasaje gunerako sarrera doakoa izango da. Erabiltzeko baldintza bakarrak 18 urtetik gora izatea eta gonbidapena lortzea da. Horretarako, Galtzaraborda edo Fanderiako kiroldegietako harreratik pasatu daiteke edo Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren
webgunetik deskargatu.
Harpidedun ez direnek ere doan sartzeko aukera izango dute.