Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Parot doktrina bertan behera uzteko eskatu du Herrirak, "salbuespen egoeran hartutako neurria delako"

admin
Bidasoa
2013/03/20
Larunbatean manifestazioa egin zuten Irunen, "bizii arteko zigorraren kontra"

Larunbatean manifestazioa egin zuten Irunen, “bizii arteko zigorraren kontra”

Europako Giza Eskubideen Auzitegia gaur hasiko da Ines del Rioren auzia berriro aztertzen. Iaz presoaren aldeko ebazpena eman zuen eta “berehala” libre uzteko eskaria egin, baina Espainiako Gobernuak helegitea jarri zuen eta gaur hasiko dira eztabaidatzen. Del Rioren kasuaz gain, 197/20067 doktrina bera dute aztergai Estrasburgon. Oarso Bidasoan lau presori aplikatu diete doktrina. Bosgarren bat, Juanra Rojo irundarra, libre utzi berri dute; berari ere aplikatu zioten baina helegitea jarri zuen eta, kostata, libre geratu da. Rojoren kasuaz eta gaur Estrasburgon aztertuko duten Parot doktrinaz Irungo Herrirako kide den Josetxo Lucasekin mintzatu zen HITZA joan den larunbatean Irunen egin zen manifestazioaren ondoren. Zergatik eskatzen duzue Parot doktrina bertan behera uztea? Parot doktrina mendekuan oinarritzen da, baita erretroaktibitatean ere. Presoak 1973ko zigor kodearekin zigortu zituzten eta zigorra betetzear direnean berriro interpretatzen da haien zigorra, eta luditzeak ez dira gehienezko 30 urteko zigorraren gainean egiten, baizik eta zigor guztien batuketa kontuan hartuta, eta zenbait kasuetan bizitza arteko zigorra bihurtzen da. Garai berriak direla eta urratsak alde guztietatik etortzea eskatzen duzue, baita epaitegietatik ere. Bai, neurri hauek salbuespen egoera batean hartu zirelako. ETA erakundeak armak utziko zituela iragarri eta gero garai berri bat ireki da, baina alde bakarreko urratsak eman dira soilik eta alde guztietakoak eskatzen ditugu guk. Esaterako, legea betez gero, gaixotasun larriak dituzten presoek libre beharko lukete egon, eta baita doktrina aplikatuta dutenak ere. Salbuespeneko neurriak indargabetzea eskatzen dugu, eta garai berrietara egokitzea, mendekua alde batera utziz. Juanra Rojo irundarra aske geratu da, 21 urtez preso egon eta gero. Doktrina aplikatu zioten baina neurri hori bertan behera utzi dute epaileek. Aurrekari bezala hartu al daiteke Rojorekin gertatu dena? Ez, bere kasua berezia zelako, berezitasun batzuk zituelako. Juanraren kasuan gertatu dena zera da, berak ebazpen bat zuen, zigor kode zaharraren arabera 30 urte horietan jasotzen zituen luditzeak zeintzuk ziren jasotzen zituena. Beste irtenbiderik ez dute izan eta zazpi saio eta gero libre utzi dute, baina abendutik bahiturik izan dute, abenduan geratu behar baitzen libre. Erraz ulertzeko, zein egunetan geratu behar zen libre ebazpen batean zuen Rojok eta horrek egiten du bere kasua berezia. Asteazkenean hasiko dira Ines del Rioren kasua aztertzen eta, horrekin batera, Parot doktrinarekin zer gertatuko den argitu daiteke. Zer espero duzue? Itxaropentsu gara aurretik aldeko ebazpena dagoelako. Gainera, Europan abokatu multzo polit bat elkartu da eta asko inplikatu dira. Haien arabera Espainiako Estatuaren argudioek ez dute ibilbiderik. Baina badakigu Madrilen presioa handia dela ere eta alarma soziala pizten ari da, epaia bere alde izateko presio bezala. Baina ebazpenak Parot doktrinaren kontrakoa izan behar du eta gatazkaren konponbiderako argi izpi bat ekarriko luke horrek. Edonola ere, herriak egiten duen lanetik etorriko da irtenbidea eta animatu nahi ditugu lanean jarraitzeko, herrietan, auzoetan, lantegietan, ikastetxeetan, kalean. Bide horrek eramango gaitu gure helburuak erdiestera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.